XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Chuberotarrer

Oihanian tchoriak oro kantari!

Herria hounek ez luke segur herriaren izenik merechi, Chuberotarrek ez baleze kazeta huntan ediren zounbait hitz beren mintzajian.

Uskara chotil horrek hartze lukian lekhia ez du hullantzekorik ere ukhenen. Kazeta oso batena ez lukezu batere sobera. Bena ez gira orano hortaraturik.

Chuberoko boz pullitak entzunen dutugu halere dagun astetik goiti.

Egun goure agur beroa eta gorespen suharra Chubero-ko jente hounari. Zien artian agitu lan eta guduka ejerren fama Manechetarat ere jeitsi da, eta ez dutu zounbait guti espantatu.

Dantzari eta kantari bazela Mauleko althian, orok bazakien. Orai mundu guziak badaki zer gerlari azkarrak hazten diren zien mendietan.

Biba ziek! Gerla triste hounen urhentzeko, eta bakhiaren irabazteko goazan oro bat herriaren althe. JAUREGUY.